Kirol-fisioterapia OƱatin
Lesionatzen zaren unetik, konfiantzaz entrenatzera itzultzeko momentura arte lagunduko dizugu: ekografiarekin lesioa baloratu, tratamendu zehatza aukeratu eta berregokitzapen fasean gidatuko zaitugu, berriro lesionatzeko arriskua murrizteko.

Egoera hauek ezagunak egiten al zaizkizu?
Orkatila bihurritu zenuen eta ordutik ez duzu egonkor sentitzen?
Orkatileko bihurritua kirol-lesiorik ohikoena da. Berregokitzapen egokirik gabe, erraz errepikatzen da.
Korrika azeleratzean edo baloia jaurtitzean, izterraren atzealdean ziztada bat sentitu zenuen?
Iskiotibialen haustura bat izan daiteke. Futbolean eta sprintak dituzten kiroletan muskulu-lesiorik ohikoena izaten da eta.
Korrika egitean edo eskailerak jaistean errotula inguruak min ematen dizu?
«Rodilla del corredor» deitzen zaiona da korrika egiten duten pertsonen belauneko minaren kausa nagusia.
Salto edo sentadillak egitean errotula azpian mina sentitzen duzu?
Tendinopatia rotulianoa oso ohikoa da jauzi-kiroletan, hala nola saskibaloian, boleibolean edo pilotan.
Korrika egindako kilometroak gehitzean, tibiaren barnealdeak mina ematen dizu?
Periostitis tibiala entrenamenduko karga azkarregi igotzean agertu ohi da, batik bat korrikalarietan.
Korrika hastean Akilesen tendoia zurrun eta minduta sentitzen duzu?
Akilesaren tendinopatia korrikalarien lesio ohikoenetako bat da. Zenbat eta lehenago tratatu, azkarrago errekuperatuko zara.
Itzul zaitez kirolera konfiantzaz
Kirol-fisioterapia: mina kentzea baino askoz gehiago
Kirol-lesio baten errekuperazioa ez da amaitzen mina desagertzen denean, izan ere, ehunak indarra eta kargarekiko tolerantzia berreskuratu behar ditu entrenatzen hastean berriro ez lesionatzeko. OƱatiko gure kirol-fisioterapia zerbitzuan, fisioterapia tratamendua jasotzeaz gain, ariketa-jarraibideak jasoko dituzu, zure ohiko ingurunean berregokitzapen kontrolatua egin eta segurtasunez entrenatzera eta lehiatzera itzul zaitezen.
Korrikalariak, txirrindulariak, mendizaleak, futbol edo pilota jokalariak eta edozein pertsona aktibo artatzen ditugu, lehiaketetan parte hartu ala ez.
Zutittun tratatzen ditugun kirol-lesioak
Hauek dira egunerokoan gehien ikusten ditugun lesioak.
Oina eta orkatila
4- āŗOrkatileko bihurritua
- āŗAkilesaren tendinopatia
- āŗFaszitis plantarra
- āŗPeriostitis tibiala
Belauna
4- āŗĀ«Rodilla del corredorĀ»
- āŗTendinopatia rotulianoa
- āŗBanda iliotibialaren sindromea
- āŗLotailuen lesioak | Aurreko lotailu gurutzatua
Muskuluak
2- āŗMuskulu hausturakKoadrizepsa
Iskiotibiala
Bikia - āŗKontraktura | Gainkarga muskularra
Sorbalda eta ukondoa
2- āŗSorbaldako tendinopatia
- āŗTenislariaren ukondoa
Kontaiguzu eta nola lagun zaitzakegun azalduko dizugu. Konpromisorik gabe.
Kirol-fisioterapian erabiltzen ditugun teknikak
Teknika bakoitza egindako balorazioaren arabera aukeratua izango da.
Ekografia
Ultrasoinuen bidez gorputzeko ehunen irudia sortzeko gai den tresna da. Oso erabilgarria izango da lesio bakoitzaren kokapena eta larritasuna zein den jakin eta tratamendurik eraginkorrena aukeratu ahal izateko.
Esku terapia
Arazo muskulu-eskeletikoek eragindako min eta ezintasunak arintzeko eskuen erabileran oinarritzen den fisioterapiaren adarra da.
Diatermia
Gorputzeko ehunetan tenperatura igoera bat eraginez, minaren murrizketa, ehunen erregenerazioa hobetzea eta kontraktura muskularren erlaxazioa eragingo ditu.
Talka uhinak
Lesio kronikoetan oso erabilia den teknika bat da. Tratamendu honen helburua, ehunen erregenerazioa aktibatzea izango da. Tendinopatia edo faszitis plantarraren kasuan oso emaitza onak emango ditu.
Magnetoterapia superinduktiboa
Ehunen erregenerazioa azkartu eta nerbio sistemaren funtzionamendua normalizatzen duen fisioterapia aurreratuko teknika da. Aparatu honi esker, mina murriztea eta muskuluen aktibazioa hobetzea lortuko dugu.
Teknika inbaditzaileak
Orratzen erabileran oinarritzen diren fisioterapiako teknikak dira. Ondorengo hauek izango dira gure tratamenduetan erabiliko ditugun teknikak: puntzio lehorra, neuromodulazioa eta elektrolisia.
Presoterapia
Zirkulazio arazoen ondorioz oinetan sortzen diren likido pilaketak gutxitzeko, eta ondorioz, hanketako min eta neke sentsazioak hobetzeko balio duen tratamendua da.
Ariketa terapeutikoa
Lesio baten ondorioz galdutako funtzioa berreskuratzeko edota etorkizuneko lesioak saihesteko mugimendu eta indartze programak diseinatzen ditugu.






Minetik kirolera itzultzera
Balorazioa
Ekografia bidezko balorazio bat egingo dugu, zehazki zein egitura lesionatu den ikusi eta zein fasetan dagoen zehazteko.
Tratamendua
Eskuzko teknikak, teknologia aurreratua eta teknika inbaditzaileak konbinatuko ditugu. Tratamenduak indibidualizatuak izango dira, izan ere, aukeraturiko teknika bakoitzak helburu jakin bat izango du.
Berregokitzapen gidatua
Kontsultan entrenamendu jarraibideak emango dizkizugu eta zure bilakaeraren jarraipen zehatza egingo dugu, berregokitzapen kontrolatua egin eta segurtasunez zure kirolera itzul zaitezen.
Kirolera itzulera
Jarraibide argiak emango dizkizugu, berriro lesionatzeko beldurrik gabe entrenatzera eta lehiatzera itzultzeko.
Gure pazienteek diotena
Gure pazienteen benetako iritziak Googlen: 5,0eko batez bestekoa 32 iritzitan.
Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Oso zerbitzu ona!Publicado en Google Ainara TrojaolaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Oso profesionalak eta beti medikuak esaten dauenaz ardura hartzen dute. Baita nola gauden galdetu eta ardura hartu. Gustora benetan! Muy profesionales y siempre pendientes de lo que te puedan decir otros médicos o profesionales. Siempre estÔn pendientes de cómo te encuentras. Estamos en la familia encantados.Publicado en Google Loretxi SuarezTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Arreta ezinhobia, tratamendu eta terapia oso berritzaileekin. Zutik fisioterapian pazientiekiko jarraipena oso gertukua da, edozein kezka eta zalantza argiketako eta errekuperaziño prozesuan lagunketako prest dauz beti. Erabat gomendagarrixa!!Publicado en Google Jone AnduagaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Muy profesionales y muy buen tratoPublicado en Google Montse PetitTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Gustora joaten naiz eta nabaritu dut hobekuntza. Eskerrik asko!Publicado en Google IZARO GURIDI
Kirol-fisioterapiari buruzko ohiko galderak
Hemen dituzu kirol-fisioterapiari buruzko zalantza ohikoenak. Beste zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi gure telefono zenbakira.
Lesio bat badut, entrenatzeari utzi behar diot?
Ez beti. Zutittun entrenamendu karga nola egokitu azalduko dizugu, errekuperatzen zaren bitartean aktibo jarrai dezazun.
Zenbat denbora behar da haustura fibrilar bat errekuperatzeko?
Haustura mota, maila eta muskuluaren araberakoa izango da. Gure saioetan ekografiarekin lesioa baloratu eta aurreikuspen erreal bat eskainiko dizugu, betiere pertsonaren arabera aldatu daitekeela jakinda.
Noiz itzuli naiteke korrika egitera orkatila bihurritu ostean?
Bihurrituaren mailaren araberakoa izango da. Berriz korrika egitera itzuli aurretik, indarra, oreka eta jauziak ematerakoan agertzen den mina baloratuko ditugu; izan ere, minik ez dagoelako soilik itzultzeak berriz lesionatzea eragin dezake.
Zer da kirol-berregokitzapena?
Mina amaitzen denetik lehiatzera itzuli arteko fasea da: indarra, erresistentzia eta zure kirolaren keinua pixkanaka berreskuratzea. Zutittu Fisioterapian jarraibideak emango dizkizugu eta zure bilakaeraren jarraipena egingo dugu, modu kontrolatuan egin dezazun.
Puntzio lehorrak min ematen du?
Orratza kontraktura puntuan sartzen den unean ziztada txiki bat eta muskuluaren uzkurdura bat nabarituko dituzu. Dena den, teknikarekin hasi aurretik dena azalduko dizugu.
Kirol-fisioterapiako zerbitzura medikuak bideratu behar nau?
Ez da ezinbestekoa. Gure balorazioa egitean beste profesional baten beharra dagoela ikusiz gero, guk bideratuko zaitugu.
Zure fisioterapia klinika OƱatin
Zutittu Fisioterapia OƱatiko Kalegoiena auzoan kokatzen da, herriaren erdigunean.
Gure saioetan esku terapia eta teknologia aurreratuko zenbait teknika konbinatzen ditugu, kasu bakoitzean beharrezkoak direnak, tratamenduaren emaitzak hobetzeko asmoz.
Kalegoiena 11, Oñati · Ikusi Google Mapsen