Hasiera > Zerbitzuak > Fisioterapia de suelo pƩlvico en OƱati
LASTER

Zoru pelbikoko
fisioterapia OƱatin

Zutittu Fisioterapian, zure zoru pelbikoa zaintzeko leku lasai eta pribatua aurkituko duzu.

Zoru pelbikoko lana ezinbestekoa izango da bizitzako etapa guztietan: haurdunaldian, erditu ondoren, menopausian edota zoru pelbikoko disfuntzio edo minen bat agertzen denean.

Zutittuko fisioterapeuta bat haurdun dagoen paziente bati esku-terapia egiten, OƱatin
Zoru pelbikoa

Egoera hauek ezagunak egiten al zaizkizu?

ā€œ

Lagunekin barrezka edo saltoka ari zarela, txiza pixka bat atera zaizu inoiz?

Askok bizi dute, isilean.

ā€œ

Prolapso bat daukazu eta etorkizuneko ebakuntza bati buruz hitz egin dizute?

Prebentzioarekin hasteko ordua da: hasierako faseetan fisioterapia tratamenduarekin hobetu daiteke.

ā€œ

Erditzeko data gerturatu ahala, gorputza nola prestatu ez dakizula sentitzen duzu?

Zure zoru pelbikoa eta gorputza erditzerako prestatzen lagunduko dizugu.

ā€œ

Zure semea/alaba jaio zenetik hilabeteak pasa dira eta gorputza ez duzu ā€œlehengoaā€ sentitzen?

Zoru pelbikoa eta abdomena berreskuratzeko denbora behar izaten da, eta honetan ez zaude bakarrik.

ā€œ

Harreman intimoetan minak edo deserosotasunak momentua hondatzen dizu?

Ohikoa da, baina ez normala. Ez da jasan behar duzun zerbait. Kasu askotan fisioterapiarekin hobetu daiteke.

Eman zoru pelbikoari duen garrantzia

Zer da zoru pelbikoko fisioterapia?

Zoru pelbikoa, pelbisaren oinarrian dauden muskuluek osatzen dute. Muskulu hauek, gernu-maskuria, umetokia eta ondestea eusteaz gain, kontinentzian eta sexualitatean parte hartzen dute. Haurdunaldiak, erditzeak, menopausiak edo inpaktuko kirolak, muskulu hauek ahuldu edo hauen funtzioa aldatu dezakete.

Zoru pelbikoko arazo askotan fisioterapia lehen aukerako tratamendua izango da. Zutittu Fisioterapian, balorazio orokor bat egin, arazoa zein den identifikatu eta honen errekuperazioan lagunduko zaitugu, zure bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.

Zer tratatzen dugu zoru pelbikoko fisioterapian?

Oso egoera ohikoak dira, baina ez dira «normaltzat» hartu behar.

Zoru pelbikoko disfuntzioak

4
  • ›Inkontinentziak
  • ›Prolapsoak
  • ›Zoru pelbikoko mina
  • ›Sexu-disfuntzioak

Haurdunaldia eta erditu ondorengoa

4
  • ›Erditzerako prestaketa
  • ›Erditu osteko errekuperazioa
  • ›Erditze eta zesareako orbainak
  • ›Diastasi abdominala
Gauza hauetakoren bat gertatzen zaizu?

Kontaiguzu eta nola lagun zaitzakegun azalduko dizugu. Konpromisorik gabe.

Zoru pelbikoan erabiliko ditugun teknikak

1

Ekografia

Zoru pelbikoa nola uzkurtzen duzun ikusi eta diastasi abdominala baloratzeko balio izango digu.

2

Terapia manuala

Zoru pelbikoko minak edo tentsio muskularrak hobetzeko edota erditze/zesareako orbainak lantzeko balioko digu, besteak beste.

3

Diatermia

Orbainen lanketan, zoru pelbikoko minean edota sexu-disfuntzioetan ezinbesteko laguntza eskainiko digu teknologia honek.

4

Magnetoterapia superinduktiboa

Ariketa terapeutikoaren osagarri gisa, kontaktu fisikorik gabe, zoru pelbikoko muskulatura aktibatzen lagunduko digu.

5

Biofeedback

Pantaila batean zoru pelbikoa nola uzkurtzen edo erlaxatzen duzun ikusi ahal izango duzu teknika honekin, ondo aktibatzen ikasi eta kontrola irabazteko.

6

Elektroestimulazioa

Muskulua aktibatzeko ezintasuna dagoenean, hau esnatu eta indartzeko ezinbesteko osagarria izango da.

7

Ariketa terapeutikoa

Zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamendua lehen aukerako tratamendua da gernu-inkontinentzian.

Ekografoa fisioterapiarako Zutittun, OƱatin
Ekografia
Diatermia ekipoa Zutittu Fisioterapian, OƱatin
Diatermia
Magnetoterapia superinduktiboa zoru pelbikorako OƱatin
Magnetoterapia superinduktiboa

Nolakoa izango da zure lehen bisita

1

Entzun egingo zaitugu

Zure arazoa zein den presarik gabe azaltzeko aukera eskainiko dizugu, konfiantzazko giroan.

2

Balorazioa

Banakako balorazio bat egingo dizugu, gela pribatuan eta zure erritmoa errespetatuz.

3

Zure plana

Zure kasurako tratamendurik eraginkorrena zein den zehaztuko dugu, ariketak, egunerokotasuneko jarraibideak eta tratamendu teknika egokienak zeintzuk diren azalduz.

4

Jarraipena

Tratamendua hasten denetik hau amaitu arte, gure laguntza izango duzu, ez zara bakarrik geldituko.

Gure pazienteek diotena

Gure pazienteen benetako iritziak Googlen: 5,0eko batez bestekoa 32 iritzitan.

Ikusi 32 iritziak Googlen →

Zoru pelbikoari buruzko ohiko galderak

Hemen dituzu zoru pelbikoko fisioterapiari buruzko zalantza ohikoenak. Beste zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi gure telefono zenbakira.

Noiz has naiteke fisioterapiarekin erditu ondoren?

Zoru pelbikoko balorazioa berrogeialdiko azterketaren ondoren egitea gomendatzen dizugu, erditu eta 6-8 astera. Zesarea izan baduzu baita ere, betiere orbaina ondo baldin badago. Bitartean, lehen egunetarako oinarrizko jarraibideak emango dizkizugu. Zalantzarik izanez gero, idatzi eta kasua hobeto aztertuko dugu.

Normalak al dira gernu-ihesak ama izan ondoren?

Ohikoak dira, baina ez normalak. Arazo hau, kasu gehienetan, zoru pelbikoko fisioterapia saioekin hobetu daiteke.

Normala al da korrika edo salto egiten dugunean gernuak ihes egitea?

Ohikoa da, batez ere inpaktuko kiroletan, baina ez da normala. Arazo hau agertzeak, zoru pelbikoak behar baino indar gutxiago daukala adierazten du. Kasu hauetan, zoru pelbikoaren entrenamendua izango da lehen aukerako tratamendua.

Pisu sentsazioa sentitzen dut bagina inguruan. Prolapso bat izan dezaket?

Izan daiteke. Kasu hauetan balorazio bat egin beharko dugu, prolapso bat dagoen edo ez aztertzeko. Egotekotan, graduaren arabera, fisioterapiako tratamenduari hasiera eman edo ginekologiara bideratuko zaitugu.

Zer da diastasi abdominala? Errekuperatu daiteke?

Diastasi abdominala haurdunaldian agertzen den abdomeneko muskulaturaren separazio bat da, eta emakume batzuetan erditu ondoren ere mantendu egiten da. Arazo honen hasierako balorazioa egin eta ondoren eboluzioa aztertzeko ekografia erabiliko dugu. Patologia honen tratamendua batik bat ariketa terapeutikoan oinarrituko da, beharrezkoa den kasuetan, beste teknika batzuekin konbinatuz.

Harreman sexualetako mina tratatzen duzue?

Bai. Uste baino ohikoagoa da, eta zoru pelbikoko fisioterapiak lagun dezake. Idatzi edo deitu eta zure arazoaren inguruan informazio guztia emango dizugu.

Zoru pelbikoko balorazioak min ematen al du?

Balorazioa egiterakoan, urrats bakoitza egin aurretik guztia azalduko dizugu eta zure erritmora moldatuko gara. Momenturen batean gelditzeko beharra sentituz gero, zure nahia errespetatuko dugu.

Mediku baten preskripzioa behar al dut zoru pelbikoko saioetara joateko?

Ez, ez da ezinbestekoa. Balorazioa egin eta beste profesional baten beharra dagoela ikusiz gero, guk bideratuko zaitugu.

Zalantzaren bat geratu zaizu? Idatzi WhatsAppez eta zurekin argituko dugu.

Zure fisioterapia klinika
OƱatin

Zutittu Fisioterapia OƱatiko Kalegoiena auzoan kokatzen da, herriaren erdigunean.

Zoru pelbikoko tratamenduetarako gela pribatu bat zain izango duzu, lehenengo momentutik eroso eta konfiantzan sentitu zaitezen. Gure saioetan esku terapia eta teknologia aurreratuko zenbait teknika konbinatzen ditugu, kasu bakoitzean beharrezkoak direnak, tratamenduaren emaitzak hobetzeko asmoz.

Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 8:00-20:30Ostiralean: 8:00-17:30
Zutittu Fisioterapiaren kokapena mapan, Kalegoiena 11, OñatiKalegoiena 11, Oñati · Ikusi Google Mapsen