Hasiera > Zerbitzuak
Fisioterapia zentroa OƱatin (Gipuzkoa)

Fisioterapia zerbitzuak OƱatin

Zutittu Fisioterapian modu hurbil eta pertsonalizatuan artatuko zaitugu. Aukeratu zure egoerari hobekien egokitzen zaion espezialitatea eta ezagutu zer tratatzen dugun eta nola egiten dugun.

Zutittuko fisioterapeuta bat haurdun dagoen paziente bati esku-terapia egiten, OƱatin
Zure bizitzako etapa guztietan

Zoru pelbikoa

Zoru pelbikoa zaintzeko gune lasai eta pribatua: gernu-ihesak, prolapsoak, zoru pelbikoko mina, haurdunaldia eta erditu ondorengoa.

InkontinentziakProlapsoakZoru pelbikoko minaErditzerako prestaketaErditu osteko errekuperazioaDiastasi abdominala
Fisioterapia muskulu-eskeletikoa Zutittun, OƱatin
Eguneroko minetarako

Fisioterapia muskulu-eskeletikoa

Bizkarrean, lepoan, sorbaldan edo belaunean hobetzen ez den minen bat duzu? Ekografiarekin baloratu eta gure tratamendu saioetan esku terapia eta teknologia aurreratua konbinatuko ditugu, arazoaren jatorria tratatzeko.

Lunbalgia eta zerbikalgiaTentsioak eragindako buruko mina eta bruxismoaTendinopatiakSorbaldaFaszitis plantarra
Kirol-fisioterapia Zutittun, OƱatin
Kirola egiten duten pertsona guztientzat, lehiatu ala ez

Kirol-fisioterapia

Mina kentzea baino askoz gehiago: zure lesioa tratatu eta berregokitzapenean gidatuko zaitugu, segurtasunez zure kirolera itzul zaitezen.

Orkatileko bihurrituaMuskulu hausturak«Rodilla del corredor»Tendinopatia rotulianoa eta AkilesenaPeriostitis tibiala

Nola zaintzen zaitugun Zutittun

1

Entzun egingo zaitugu

Zure arazoa zein den presarik gabe azaltzeko aukera eskainiko dizugu, konfiantzazko giroan.

2

Balorazioa

Banakako balorazio bat egingo dizugu eta, beharrezkoa denean, ekografia kontsultan bertan erabiliko dugu.

3

Zure plana

Zure kasurako tratamendurik eraginkorrena zein den zehaztuko dugu, esku terapia eta teknologia aurreratua konbinatuz.

4

Jarraipena

Tratamendua hasten denetik hau amaitu arte, gure laguntza izango duzu une oro.

Gure teknikak eta aparatuak

Teknika bakoitza zure balorazioan ikusten dugunaren arabera aukeratuko dugu, beti helburu jakin batekin. Espezialitate bakoitzean zertarako balio duten azaltzen dizugu.

EkografiaEsku terapiaDiatermiaTalka uhinakMagnetoterapia superinduktiboaTeknika inbaditzaileak (puntzio lehorra, neuromodulazioa eta elektrolisia)PresoterapiaBiofeedbackElektroestimulazioaAriketa terapeutikoa