Zoru pelbikoko
fisioterapia OƱatin
Zutittu Fisioterapian, zure zoru pelbikoa zaintzeko leku lasai eta pribatua aurkituko duzu.
Zoru pelbikoko lana ezinbestekoa izango da bizitzako etapa guztietan: haurdunaldian, erditu ondoren, menopausian edota zoru pelbikoko disfuntzio edo minen bat agertzen denean.

Egoera hauek ezagunak egiten al zaizkizu?
Lagunekin barrezka edo saltoka ari zarela, txiza pixka bat atera zaizu inoiz?
Askok bizi dute, isilean.
Prolapso bat daukazu eta etorkizuneko ebakuntza bati buruz hitz egin dizute?
Prebentzioarekin hasteko ordua da: hasierako faseetan fisioterapia tratamenduarekin hobetu daiteke.
Erditzeko data gerturatu ahala, gorputza nola prestatu ez dakizula sentitzen duzu?
Zure zoru pelbikoa eta gorputza erditzerako prestatzen lagunduko dizugu.
Zure semea/alaba jaio zenetik hilabeteak pasa dira eta gorputza ez duzu ālehengoaā sentitzen?
Zoru pelbikoa eta abdomena berreskuratzeko denbora behar izaten da, eta honetan ez zaude bakarrik.
Harreman intimoetan minak edo deserosotasunak momentua hondatzen dizu?
Ohikoa da, baina ez normala. Ez da jasan behar duzun zerbait. Kasu askotan fisioterapiarekin hobetu daiteke.
Eman zoru pelbikoari duen garrantzia
Zer da zoru pelbikoko fisioterapia?
Zoru pelbikoa, pelbisaren oinarrian dauden muskuluek osatzen dute. Muskulu hauek, gernu-maskuria, umetokia eta ondestea eusteaz gain, kontinentzian eta sexualitatean parte hartzen dute. Haurdunaldiak, erditzeak, menopausiak edo inpaktuko kirolak, muskulu hauek ahuldu edo hauen funtzioa aldatu dezakete.
Zoru pelbikoko arazo askotan fisioterapia lehen aukerako tratamendua izango da. Zutittu Fisioterapian, balorazio orokor bat egin, arazoa zein den identifikatu eta honen errekuperazioan lagunduko zaitugu, zure bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
Zer tratatzen dugu zoru pelbikoko fisioterapian?
Oso egoera ohikoak dira, baina ez dira «normaltzat» hartu behar.
Zoru pelbikoko disfuntzioak
4- āŗInkontinentziak
- āŗProlapsoak
- āŗZoru pelbikoko mina
- āŗSexu-disfuntzioak
Haurdunaldia eta erditu ondorengoa
4- āŗErditzerako prestaketa
- āŗErditu osteko errekuperazioa
- āŗErditze eta zesareako orbainak
- āŗDiastasi abdominala
Kontaiguzu eta nola lagun zaitzakegun azalduko dizugu. Konpromisorik gabe.
Zoru pelbikoan erabiliko ditugun teknikak
Ekografia
Zoru pelbikoa nola uzkurtzen duzun ikusi eta diastasi abdominala baloratzeko balio izango digu.
Terapia manuala
Zoru pelbikoko minak edo tentsio muskularrak hobetzeko edota erditze/zesareako orbainak lantzeko balioko digu, besteak beste.
Diatermia
Orbainen lanketan, zoru pelbikoko minean edota sexu-disfuntzioetan ezinbesteko laguntza eskainiko digu teknologia honek.
Magnetoterapia superinduktiboa
Ariketa terapeutikoaren osagarri gisa, kontaktu fisikorik gabe, zoru pelbikoko muskulatura aktibatzen lagunduko digu.
Biofeedback
Pantaila batean zoru pelbikoa nola uzkurtzen edo erlaxatzen duzun ikusi ahal izango duzu teknika honekin, ondo aktibatzen ikasi eta kontrola irabazteko.
Elektroestimulazioa
Muskulua aktibatzeko ezintasuna dagoenean, hau esnatu eta indartzeko ezinbesteko osagarria izango da.
Ariketa terapeutikoa
Zoru pelbikoko muskulaturaren entrenamendua lehen aukerako tratamendua da gernu-inkontinentzian.



Nolakoa izango da zure lehen bisita
Entzun egingo zaitugu
Zure arazoa zein den presarik gabe azaltzeko aukera eskainiko dizugu, konfiantzazko giroan.
Balorazioa
Banakako balorazio bat egingo dizugu, gela pribatuan eta zure erritmoa errespetatuz.
Zure plana
Zure kasurako tratamendurik eraginkorrena zein den zehaztuko dugu, ariketak, egunerokotasuneko jarraibideak eta tratamendu teknika egokienak zeintzuk diren azalduz.
Jarraipena
Tratamendua hasten denetik hau amaitu arte, gure laguntza izango duzu, ez zara bakarrik geldituko.
Gure pazienteek diotena
Gure pazienteen benetako iritziak Googlen: 5,0eko batez bestekoa 32 iritzitan.
Trustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Oso zerbitzu ona!Publicado en Google Ainara TrojaolaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Oso profesionalak eta beti medikuak esaten dauenaz ardura hartzen dute. Baita nola gauden galdetu eta ardura hartu. Gustora benetan! Muy profesionales y siempre pendientes de lo que te puedan decir otros médicos o profesionales. Siempre estÔn pendientes de cómo te encuentras. Estamos en la familia encantados.Publicado en Google Loretxi SuarezTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Arreta ezinhobia, tratamendu eta terapia oso berritzaileekin. Zutik fisioterapian pazientiekiko jarraipena oso gertukua da, edozein kezka eta zalantza argiketako eta errekuperaziño prozesuan lagunketako prest dauz beti. Erabat gomendagarrixa!!Publicado en Google Jone AnduagaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Muy profesionales y muy buen tratoPublicado en Google Montse PetitTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Gustora joaten naiz eta nabaritu dut hobekuntza. Eskerrik asko!Publicado en Google IZARO GURIDI
Zoru pelbikoari buruzko ohiko galderak
Hemen dituzu zoru pelbikoko fisioterapiari buruzko zalantza ohikoenak. Beste zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi gure telefono zenbakira.
Noiz has naiteke fisioterapiarekin erditu ondoren?
Zoru pelbikoko balorazioa berrogeialdiko azterketaren ondoren egitea gomendatzen dizugu, erditu eta 6-8 astera. Zesarea izan baduzu baita ere, betiere orbaina ondo baldin badago. Bitartean, lehen egunetarako oinarrizko jarraibideak emango dizkizugu. Zalantzarik izanez gero, idatzi eta kasua hobeto aztertuko dugu.
Normalak al dira gernu-ihesak ama izan ondoren?
Ohikoak dira, baina ez normalak. Arazo hau, kasu gehienetan, zoru pelbikoko fisioterapia saioekin hobetu daiteke.
Normala al da korrika edo salto egiten dugunean gernuak ihes egitea?
Ohikoa da, batez ere inpaktuko kiroletan, baina ez da normala. Arazo hau agertzeak, zoru pelbikoak behar baino indar gutxiago daukala adierazten du. Kasu hauetan, zoru pelbikoaren entrenamendua izango da lehen aukerako tratamendua.
Pisu sentsazioa sentitzen dut bagina inguruan. Prolapso bat izan dezaket?
Izan daiteke. Kasu hauetan balorazio bat egin beharko dugu, prolapso bat dagoen edo ez aztertzeko. Egotekotan, graduaren arabera, fisioterapiako tratamenduari hasiera eman edo ginekologiara bideratuko zaitugu.
Zer da diastasi abdominala? Errekuperatu daiteke?
Diastasi abdominala haurdunaldian agertzen den abdomeneko muskulaturaren separazio bat da, eta emakume batzuetan erditu ondoren ere mantendu egiten da. Arazo honen hasierako balorazioa egin eta ondoren eboluzioa aztertzeko ekografia erabiliko dugu. Patologia honen tratamendua batik bat ariketa terapeutikoan oinarrituko da, beharrezkoa den kasuetan, beste teknika batzuekin konbinatuz.
Harreman sexualetako mina tratatzen duzue?
Bai. Uste baino ohikoagoa da, eta zoru pelbikoko fisioterapiak lagun dezake. Idatzi edo deitu eta zure arazoaren inguruan informazio guztia emango dizugu.
Zoru pelbikoko balorazioak min ematen al du?
Balorazioa egiterakoan, urrats bakoitza egin aurretik guztia azalduko dizugu eta zure erritmora moldatuko gara. Momenturen batean gelditzeko beharra sentituz gero, zure nahia errespetatuko dugu.
Mediku baten preskripzioa behar al dut zoru pelbikoko saioetara joateko?
Ez, ez da ezinbestekoa. Balorazioa egin eta beste profesional baten beharra dagoela ikusiz gero, guk bideratuko zaitugu.
Zure fisioterapia klinika
OƱatin
Zutittu Fisioterapia OƱatiko Kalegoiena auzoan kokatzen da, herriaren erdigunean.
Zoru pelbikoko tratamenduetarako gela pribatu bat zain izango duzu, lehenengo momentutik eroso eta konfiantzan sentitu zaitezen. Gure saioetan esku terapia eta teknologia aurreratuko zenbait teknika konbinatzen ditugu, kasu bakoitzean beharrezkoak direnak, tratamenduaren emaitzak hobetzeko asmoz.
Kalegoiena 11, Oñati · Ikusi Google Mapsen