Hasiera > Zerbitzuak > Fisioterapia musculoesquelƩtica en OƱati
Fisioterapia zentroa OƱatin (Gipuzkoa)

Fisioterapia
muskulu-eskeletikoa OƱatin

Hobetzen ez den bizkarreko, lepoko, sorbaldako edo belauneko minen bat duzu?

Zutittu Fisioterapian, zer gertatzen zaizun entzun, zer gertatzen den ulertu eta zurekin batera tratamendu plan bat prestatuko dugu, berriz ere beldurrik gabe mugitzen has zaitezen.

Fisioterapia muskulu-eskeletikoa Zutittun, OƱatin
Fisioterapia muskulu-eskeletikoa

Egoera hauek ezagunak egiten al zaizkizu?

ā€œ

Goizean bizkarra zurrun edo blokeatuta duzula esnatzen zara?

Lunbalgia kasuak oso ohikoak izaten dira kontsultan eta, kasu gehienetan, fisioterapiarekin eta ariketekin hobetzen dira.

ā€œ

Ordenagailuaren aurrean orduak pasa ondoren, lepoa kargatuta eta buruko minarekin amaitzen duzu eguna?

Zerbikalgia eta tentsioak sorturiko buruko mina askotan batera agertzen dira. Arazo hauek fisioterapiarekin tratatu daitezke.

ā€œ

Gauetan konturatu gabe hortzak estutu eta buruko minez esnatzen zara?

Bruxismoaren tratamendua ere fisioterapiaren parte da.

ā€œ

Orraztu edo janzterakoan edota alde horretarantz lo egitean, sorbaldako mina sentitzen duzu?

Tendinopatia, bursitisa edo kapsulitisa izan ditzakezu, besteak beste. Ekografiaren laguntzaz zer gertatzen zaizun aztertu ahal izango dugu.

ā€œ

Ohetik altxatzean, goizeko lehen urratsetan, orpoan mina sentitzen duzu?

Faszitis plantarraren sintoma ohikoena da. Zenbat eta lehenago tratatu, azkarrago errekuperatuko zara.

ā€œ

Ukondoak min ematen dizu pisua duen poltsa bat eustean edo giltza bat biratzean?

Epikondilitisa (codo de tenista) izan dezakezu, tenisean jokatu ez arren.

Ez zaitez minera ohitu

Zer da fisioterapia muskulu-eskeletikoa?

Muskulu, artikulazio, tendoi eta lotailuetako min edo lesioak lantzen dituen fisioterapiako arloa da. Pertsona gehienok, arrazoi ezberdinengatik, noizbait behar izaten dugun zerbitzua da: ohetik gerriko minez altxatzen garelako, ordenagailuaren aurrean orduak pasa ondoren lepoko minez hasten garelako edota eskailerak igotzean belaunak min ematen digulako.

Zutittu Fisioterapia zentroan ez gara momentuko sintomak arintzearekin konformatzen. Gure tratamenduen helburua, zer gertatzen zaizun ulertu, funtzioa berreskuratu eta berrerorketa arriskua murriztea izaten da. Horretarako, terapia manuala, ariketa terapeutikoa eta bakoitzari ondo datorkion teknologia aurreratuko teknikak konbinatzen ditugu gure saioetan.

Zein eratako minak tratatzen ditugu gure zentroan?

Hauek dira egunerokoan gehien ikusten ditugun lesioak.

Bizkarra eta lepoa

5
  • ›Bruxismoa
  • ›Tentsioak eragindako buruko mina
  • ›Zerbikalgia
  • ›Lunbalgia
  • ›Hernia diskala

Tendinopatiak

4
  • ›Epikondilitisa | Ā«Codo de tenistaĀ»
  • ›Gluteoko tendinopatia | Trokanteritisa
  • ›Tendinopatia rotulianoa
  • ›Akilesaren tendinopatia

Muskuluak

2
  • ›Kontraktura | Gainkarga muskularra
  • ›Muskulu-haustura

Sorbalda

5
  • ›Supraspinosoaren tendinopatia
  • ›Bursitisa
  • ›Kapsulitisa | Sorbalda izoztua
  • ›Luxazioa
  • ›Hezur hausturak

Oina eta orkatila

4
  • ›Faszitis plantarra
  • ›Metatartsalgia
  • ›Bihurrituak
  • ›Hezur hausturak
Lesio hauetakoren bat duzu?

Kontaiguzu eta nola lagun zaitzakegun azalduko dizugu. Konpromisorik gabe.

Fisioterapia muskulu-eskeletikoan erabiltzen ditugun teknikak

Teknika bakoitza egindako balorazioaren arabera aukeratua izango da.

1

Ekografia

Ultrasoinuen bidez gorputzeko ehunen irudia sortzeko gai den tresna da. Oso erabilgarria izango da lesio bakoitzaren kokapena eta larritasuna zein den jakin eta tratamendurik eraginkorrena aukeratu ahal izateko.

2

Esku terapia

Arazo muskulu-eskeletikoek eragindako min eta ezintasunak arintzeko eskuen erabileran oinarritzen den fisioterapiaren adarra da.

3

Diatermia

Gorputzeko ehunetan tenperatura igoera bat eraginez, minaren murrizketa, ehunen erregenerazioa hobetzea eta kontraktura muskularren erlaxazioa eragingo ditu.

4

Talka uhinak

Lesio kronikoetan oso erabilia den teknika bat da. Tratamendu honen helburua, ehunen erregenerazioa aktibatzea izango da. Tendinopatia edo faszitis plantarraren kasuan oso emaitza onak emango ditu.

5

Magnetoterapia superinduktiboa

Ehunen erregenerazioa azkartu eta nerbio sistemaren funtzionamendua normalizatzen duen fisioterapia aurreratuko teknika da. Aparatu honi esker, mina murriztea eta muskuluen aktibazioa hobetzea lortuko dugu.

6

Teknika inbaditzaileak

Orratzen erabileran oinarritzen diren fisioterapiako teknikak dira. Ondorengo hauek izango dira gure tratamenduetan erabiliko ditugun teknikak: puntzio lehorra, neuromodulazioa eta elektrolisia.

7

Presoterapia

Zirkulazio arazoen ondorioz oinetan sortzen diren likido pilaketak gutxitzeko, eta ondorioz, hanketako min eta neke sentsazioak hobetzeko balio duen tratamendua da.

8

Ariketa terapeutikoa

Lesio baten ondorioz galdutako funtzioa berreskuratzeko edota etorkizuneko lesioak saihesteko mugimendu eta indartze programak diseinatzen ditugu.

Ekografoa fisioterapiarako Zutittun, OƱatin
Ekografia
Diatermia ekipoa Zutittu Fisioterapian, OƱatin
Diatermia
Talka uhinak tendinopatietarako OƱatin
Talka uhinak
Magnetoterapia superinduktiboa Zutittu Fisioterapian, OƱatin
Magnetoterapia superinduktiboa
Elektrolisi eta neuromodulazio ekipoa OƱatin
Elektrolisia eta neuromodulazioa
Presoterapia Zutittu Fisioterapian, OƱatin
Presoterapia

Nola zaintzen zaitugun Zutittun

1

Entzun egingo zaitugu

Zure arazoa zein den presarik gabe azaltzeko aukera eskainiko dizugu, konfiantzazko giroan.

2

Balorazioa

Banakako balorazio bat egingo dizugu, gela pribatuan eta zure erritmoa errespetatuz.

3

Zure plana

Zure kasurako tratamendurik eraginkorrena zein den zehaztuko dugu, ariketak, egunerokotasuneko jarraibideak eta tratamendu teknika egokienak zeintzuk diren azalduz.

4

Jarraipena

Tratamendua hasten denetik hau amaitu arte, gure laguntza izango duzu, ez zara bakarrik geldituko.

Gure pazienteek diotena

Gure pazienteen benetako iritziak Googlen: 5,0eko batez bestekoa 32 iritzitan.

Ikusi 32 iritziak Googlen →

Fisioterapia muskulu-eskeletikoari buruzko ohiko galderak

Hemen dituzu fisioterapia muskulu-eskeletikoari buruzko zalantza ohikoenak. Beste zalantzaren bat izanez gero, deitu edo idatzi gure telefono zenbakira.

Mediku-diagnostiko bat behar al dut fisioterapeutarengana etorri aurretik?

Ez da ezinbestekoa. Balorazio bat egin ostean, beste profesional baten iritzia beharrezkoa dela ikusiz gero, bideratuko zaitugu.

Zenbat fisioterapia saio beharko ditut?

Kasu bakoitzaren araberakoa izango da. Hasierako balorazio baten ostean aurreikuspen erreal bat emango dizugu, epe zehatza jakitea ezinezkoa den arren.

Bizkarreko minerako, hobe atsedena ala ariketa?

Kasu gehienetan, aktibo mantentzeak eta ariketa gidatua egiteak atsedenak baino gehiago laguntzen du. Zer eta zenbat egin adieraziko dizugu.

Hernia diskala daukat: fisioterapia ala ebakuntza?

Disko-hernia gehienak tratamendu kontserbadorearekin hobetzen dira; beraz, fisioterapia eta ariketa izan ohi dira lehen urratsa. Alarma zeinuren bat egonez gero, medikuarengana bideratuko zaitugu.

Talka uhinek balio al dute faszitis plantarrerako?

Bai. Ebidentziaren arabera, hilabeteak daramatzaten eta beste neurriekin hobetzen ez diren faszitis plantarretan, talka uhinek oso emaitza onak ematen dituzte. Gure saioetan, beste teknika batzuekin eta ariketa ezberdinekin konbinatzen ditugu.

Zer desberdintasun dago masaje baten eta fisioterapiaren artean?

Fisioterapian ez dugu momentuko sintomak arintzeko soilik lan egiten, arazoaren jatorria zein den aztertu eta hainbat teknika konbinatuko ditugu gure tratamendu saioetan helburu zehatz batekin.

Zalantzaren bat geratu zaizu? Idatzi WhatsAppez eta zurekin argituko dugu.

Zure fisioterapia klinika
OƱatin

Zutittu Fisioterapia OƱatiko Kalegoiena auzoan kokatzen da, herriaren erdigunean.

Gure saioetan esku terapia eta teknologia aurreratuko zenbait teknika konbinatzen ditugu, kasu bakoitzean beharrezkoak direnak, tratamenduaren emaitzak hobetzeko asmoz.

Ordutegia:
Astelehenetik ostegunera: 8:00-20:30Ostiralean: 8:00-17:30
Zutittu Fisioterapiaren kokapena mapan, Kalegoiena 11, OñatiKalegoiena 11, Oñati · Ikusi Google Mapsen